- Barakaldoko udala:
 |
|
Gure institutuak harreman ezin hobeak ditu Barakaldoko udalarekin. Indarrean daude udal horrekin ditugun elkarlanerako bi hitzarmen:
· Lehena Jarduera Osagarri eta Eskolaz kanpokoen egitarauari dagokio. Hitzarmen honek bermatzen dio ikastetxeari
o Urteroko dirulaguntza.
o Eskolaz kanpoko jardueratarako monitorea, "dinamizatzailea", zeregin honetan lan handia egiten duena.
|
|
· Bigarrena Arratsaldeko Tutoretzari dagokiona da eta ikastetxeari urteroko dirulaguntza bermatzen dio egitarau honen xede diren ikasleentzako monitoreak ordaintzeko.
|
- Barakaldoko
Berritzegune:
 |
|
Zentro hau berrikuntza pedagogikora zuzendua dago, eskualde bateko ikastetxeen zerbitzuan jarduteko. Bertan antolatzen diren mintegietan parte hartzen dugu:
· Zuzendarien mintegia.
· DBHko koordinatzaileen mintegia
· Orientatzaileen mintegia
|
|
· Heziketa bereziko Jardueretako Proiektuen arduradunen mintegia
Horietako bakoitzean institutuko ordezkari bat dago. Eta Berritzegunek jarraipena egin die Ikastetxean ditugun Hezkuntza Berrikuntzako Proiektuei. |
- Gurutzetako
Kultur Etxea
 |
|
Zoragarri kokatua, metroaren aho-ahoan eta ospitaletik gertu, auzoan erreferentzia gune argia da.
Institutuak eta Kultur Etxeak aspaldi dela dituzte harreman estuak. Horregatik Institutuko eskolaz kanpoko jarduera batzuk Kultur Etxean egiten baitira. Areago, jarduera batzuetan batera eta koordinatuak egiten dira.
Harreman estu hauetan aitzindari izan zen Institutuko antzerki taldea, Kultur Etxean ere lehenetakoa ere izan zena.
|
|
-
Barrutiko gainerako ikastetxeak:
 |
|
Ikastetxea hauetako ikasleak, lehen hezkuntza bukatzen dutenean gure institutura datoz bigarren hezkuntza egitera. Hauek dira:
· MUNOA ikastetxe publikoa
· JUAN RAMÓN JIMÉNEZ ikastetxe publikoa
· GURUTZETA ikastetxe publikoa
· BURTZEÑA ikastetxe publikoa
|
|
Lehen hezkuntzako 6. mailako
irakasleekin harreman naturala
eta eraginkorra dago. Honek
aukera ematen du gurera etorriko
diren ikasleak aldez aurretik
ezagutzeko eta Lehen hezkuntzatik
bigarrenerako urrats hori koordinatzeko.
Gainera gure Institutuak matrikula
garaian eskola horietan bere
burua aurkezten du.
|
|