La Siebe s/n kalea
48903 Barakaldo
Tlfnoak: 944 998 811/944 998 821 Faxa: 944 998 821
e-mail: 014065aa@hezkuntza.net
 
 
 
 
 

i.e.s.cruces

 

 
DBHrako aurrematrikula epea: urtarrilak 30 - otsailak 10 (ikastetxean) <OTSAILAK 9 ARTE ONLINE!>

                                        

                                                     AURKEZPENA

Basatxu mendixkako hegalean, Anoretza mendian; La Siebe bidean, inguruko basetxeak elkarlotzen baititu; Bakea – izen ederra – etxadiaren muga-mugan; Gurutzeta auzo jendetsuan,Barakaldo hiri handian. Gure Institutua, Ibaizabal aspaldiko ezker ertz industriatsuko, gaur egun Euskadiko zerbitzu gunerik handieneko behatoki ona da; Mendierrekako haraneko zaindaria; Kareagako eta Ansio ibarreko begiratokia; jagolea, Argalario mendiarekin batera, bere etorkizuna berreskuratu duen eskualde batean.
Bere bizilagunetako askok, ehunka metro gutxitara Gurutzetako ospitalean jaio zirenek, gure orma barruetan ikasi zuten, beren begi aurrean izanik beti hiria eta natura, eta porrotari aurre egiten ez zekiela ematen zuen eskualdea jaso egin zuten.

Nahiz eta jardun kolektibo horren zati txiki bat baino ez dagokion gure heziketa lanari, inork ez digu kenduko krisi urte latzenetan ilusio handiaz egindako lanak sortzen digun poza, ezta gaur egungo pizkundean parte hartzearen harrotasuna ere. Eta, honetaz dihardugula, etorkizunari begira ere geure ahaleginari ekingo diogu: Pertsonak hezi Aurrerakuntzarako pertsonak Etorkizuneko gizakia modelatu.