DEPARTAMENTUAREN HELBURUAK


1.- DBH eta DBHOko ikasleentzat Tutoretza jardueraren Plana diseinatu, bultzatu eta gauzatu, eta horretarako materialak prestatu.

2.- Ikastetxean dauden heziketa beharrizan berezietako ikasleei ikasteko laguntza eskaini.

3.- Irakasleei lagundu norbanakoen Curriculum Egokitzapenak egiten horren beharrean dauden ikasleentzat.

4.- Aholkua eta laguntza eman irakasleei ikasleen aniztasunari erantzuteko orduan .

5.- Curriculum aniztasuneko ikasgelako alor berezietako irakaskuntza eta egitarauen koordinazioa eta diseinua bere gain hartu.

6.-Irakasleei aholkua eman beharrezko diren heziketa lan osagarriak bideratzeko.

7.- Ikasleei, bai banaka, bai taldeka, orientazioa eman ikasketa arazoetan edo aukera akademikoa edo profesionala egiterakoan.

8- Irakasleei aholkua eta laguntza eman ikasleen gurasoekin dituzten harremanetan.

9.- Ikasleen gurasoei orientazioa eman bai banaka, bai taldeka..

10- Zuzendaritza taldeari aholkua eman eskatzen duten psikopedagogia alderdiez, horrela ikastetxearen funtzionamendua eta heziketa kalitatea hobe dadin.

11- Batzorde pedagogikoari aholkua eman mahairatu daitezkeen arazoetan.

12- Etapetako ( DBH, Batxilergoa, eta Heziketa zikloak) koordinatzaile pedagogikoei aholkua eman beraien zereginean.

13- Ikastetxez kanpoko zerbitzuekin koordinatu psikopedagogiako alorrean.