 |
|
Natureren - munduko zientzia aldizkaririk
behinenetakoa- lehen orrialdeak 2003ko
ekainaren 5ean Euskal Herriko Unibertsitateko
ikerketa talde batek Saturnoko haize
eta urtaroez egindako ikerketari dedikatu
zaio.
Ricardo Hueso, institutuko ikasle
ohia, astrofisikari fina, talde horretako
kidea da. Ricardo bere batxilergoko
garaietan nabarmentzen zen ere bere
emaitza akademikoetatik ez ezik, bere
sentimendu zintzo eta apaltasunagatik
ere.
Hubble espazio teleskopikoaren bidez
behaketa sei urte ondoren, aukera
eman dio taldeari, planeten eguratsen
ikerketan munduko talderik onenetakoa,
|
|
Saturnoko haizeaz hipotesi berriak egiteko:
Eraztunek planetaren ekuatorean eragiten
duten itzal ziklikoa izango litzateke bere
lastertasunean behatutako aldaketen arrazoia.
Itzal hau 15 urtean behin gertatzen da,
Saturnoko urtea lurraren 30 halako da eta.
(Saturnok, lurrak bezala, bere ardatza inklinatua
du Ekliptikarekiko, eta horrexegatik urtaroak
ditu. Eguzkiari bira egitean 30 urte ematen
ditu)
Ricardo Hueso eta bere taldea ez dira pausatzen.
Venusen eguratsaren analisia prestatzen
ari dira ("egurats erabat hautsia")
eta horretarako Venus Express. izeneko europar
proiektuan parte hartzen dute.
Bada, talde horrek duen arrakasta itzela
izan arren, - 2. Aldiz lortu dute Nature-ren
lehen orrialdea - Ricardo eta gainerako
kideen egoera profesionala ez da egonkorra.
Ikusi eta ezin sinetsi!
BERRIAK IDATZI NAHI BALDIN BADUZU,
bidalguzu textua emailez eta ahalik eta
laisterren jartzen saiatuko gara.
|